IV residencia artistica del buen vivir -karrantza 2020-

2020ko urriaren 8tik 18ra

Egonaldiaren ebazpena

Mutur Beltz Elkarteak IV. Ondo Bizi Arte Egonaldia, Karrantza 2020 aurkeztu du. Karrantzako ardi- eta artzain-munduaren egoeraren inguruko gogoeta, eztabaida eta zabalkundearen eremua artearen bidez zabaltzea du helburua ekimenak.

Covid-19k eragindako osasun alerta dela eta, Mutur Beltz elkartetik aldaketa ezberdinak egin ditugu programazioan. Horretarako, denborak eta formatuak egoeraren bilakaerara egokitzen lan egiten dugu.

Proiektu artistikoen deialdi publikoari eutsi diogu.

Aukeratutako artista Maria Jose Ribas Bermudez (Palma, Illes Balears, 1982) izan da. Bere proiektuak zalantzan jarri nahi ditu tokiko komunitateko pertsonak, ondo bizitzearen definizioaren inguruan. Gainera, laugarren edizio honetan, Aitor Saraiba artista gonbidatua izango dugu.

Astebetez bi artista horiek Mutur Beltz kolektiboarekin batera biziko dira. Egunez egun landa eremutik begiratzen. Horrela, Haraneko artzaintzaren zati bat gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Artista bakoitzak proiektu bat egiten du, eta honen zabalkundea, hainbat formatutan aurkezten da: ate irekien jardunaldiak, hitzaldiak, eztabaidak, argitalpen baten edizioa eta erakusketa.

Mutur Beltz elkarteak horrelako zirkuituak bultzatu nahi ditu jarduteko gune estrategiko gisa. Ildo horretan, landa-munduko arazoak ezagutzen ez dituen jendea zein egungo kultura-produkzioa ezagutzen ez duen landa-inguruneko jendea sentsibilizatzea bilatzen du elkarteak. Mutur Beltzek adierazi du artea beharrezkoa dela mundu honek behar duen landa iraultza baterako.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
maiatza 2020