lekua lekutan

A*RTIATXen sorrerak erakusketa espazioaren egokitzapena eta Bilbo hirian kokalekua hartzea dakar eta horrekin bat “Lekua Lekutan” deituriko zikloa, bi erakusketaz osatua. Zikloa ondorengoan datza: Julia Spínolaren lehenengo erakusketan Euskal Herri mailan eta Abel Paul konpositoreak Artiach eraikinerako espreski ekoitzitako Instalazio/eskuhartzean. Bi proposamen hauen gauzatzerako bai Juliak bai Abelek Artiach eraikinean edukiko dituzte euren abiapuntuak eta bertan burutuko dituzte euren egonaldiak erakusketak egin arte, modu honetan estudioa eta erakusketa kontzeptuen arteko mugak ziriborratuz.

Entzute abstraktua eta literalaren bitartez Artiach eraikina martxan jartzea da gure egitasmoa, arte garaikidearen alorretik.  Juliak eta Abelek eraikinarekin harreman bat sortuko dute, soinutik eta ikusizko arlotik, lantegiak sortutako estimuluetatik lan egin ditzatzen.

Juliaren lanarekin objektualarekiko sarbide posible bat nola ematen den ikus dezakegu, gauzeekiko ulermen kontzeptual bat bideratuz eta espazio sensible bat aktibatuz. Abelen eskuhartzearekin espazioarekiko soinu-solasaldirako gonbitea luzatzen zaigu, non gauzatze akustikoa eraikinaren espazialitatearen eta eratutako/igorritako soinuen arteko continuum bat ematen den. Honekin, entzute era ezberdinak proposatzen dizkigu eta espazioa partitura sensibletzat hartuz, eraikina interpretatzeko bide oparo berriak sortarazten ditu.

  • Bitartekaritza
#Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
otsaila 2020