makalakak

makal alaka laka
ala
kala kalaka maka

Makalakak konposizio eta interpretazio musikal esperimentalaren inguruko topagune bat da. Hiru egunez, Wandelweiser kolektibora atxikitako Antoine Beuger, Manfred Werder eta Stefan Thut konpositore eta instrumentistek beren errepertorioko eta beste batzuen errepertorioko kontzertuak eta tailer parte-hartzaileak eskainiko dituzte.

Horrela, musika garaikideen eta esperimentalen gaur egungo testuingurua aberastuko duen gune bat ireki nahi da Euskadin, eragin berrien esposizioa erraztu, eta horrela, tokiko sortzaileen ekoizpena eta jakin-mina, estetika musikal berriekiko gustua, entzute arretatsuaren praktika eta publiko orokorraren soinuarekiko sentsibilitatea estimulatu ahal izateko.

Kontzertuak 2016ko abenduaren 12tik 14ra (astelehen, astearte eta asteazkena) 18:00etan Bizkai Aretoa-n.

tailerra stefan thut-ekin: ”movements in space”

Espazioan zabaldutako musika-jarduera bat egingo dugu; hau da, interpreteek lurretik arrastaka eramango dituzten materialetan jarriko dugu arreta.Soinua (eta ikusmena) barneratzeko denbora baten ondoren, baliokide, luzapen edo egokitzapenak aurkituko ditugu denon artean, gure musika-tresna eta objektuekin egin daitezkeen ekintzak aintzat hartuta.
Nork bere baitan eraldatzen duena espazioan zabalduko da berriro, elementu higikorrak kontuan hartuta.

Ez dago parte-hartzaileen gehienezko kopururik, baina kopuruak eragina izango du jarduteko moduetan.
Mesedez, ekarri zure musika-tresna edo objektuak, eta nik lekua sortzeko materialak eramango ditut.

Stefan Thut, 2016ko urria

Izen-ematea doan: makalakak@gmail.com

10:00etatik – 14:00etara

Tailerra Stefan Thut-ekin: ”Movements in space”

tailerra antoine beuger-ekin: ``of being numerous``

Jarduera honetan, interprete kopuru bat behar da, eta ez da behar parte-hartzaile kopuru jakin bat, ezta instrumentazio jakin bat ere.

Gure existentzia munduan: norbait izatea beste “norbait” askoren artean.
Leku guztietan gaude, gora eta behera, igarotzen, azaltzen eta berriro desagertzen. Norbait paregabeak gara, fluxu infinitu batean, etengabeko aniztasun batean: bizitzak bakardadearen eta ugaritasunaren artean zalantzan; artean dagoena eta bereizita dagoena; barruan dagoena eta kanpoan dagoena.

Bitxia da: ingelesez, “numerous” “-us”-ez (us hitzak gu esan nahi du) amaitzen da…

“…OF BEING NUMEROUS jarduerak aukera ematen du tentsio hori, erronka hori, gozamen hori, errealitate hori, eta (berezia eta) ugaria izateko, bakartiak zein ugariak izateko, eta konektatuta eta aske flotatzen egoteko promes hori berresteko, kointzidentzia hutseko mundu batean: graziazko mundu batean”.

Parte-hartzaile bakoitzak hau ekarri behar du:
– bi harri txiki
– olerki bat
– igurtzi-soinuak egiteko zerbait, espektralki konplexua, jarraitua eta oso leuna (papera paperaren gainean, harria harriaren gainean, papera zuraren gainean, atzamar bat larruazalaren gainean…)
– orbelez betetako ontzi bat
– ontzi huts bat
– tonuak egiteko zerbait (musika-tresna bat edo tonuak egiteko balio dezakeen beste edozer gauza)

Antoine Beuger

Izen-ematea doan: makalakak@gmail.com

10:00etatik 14:00etara

Tailerra Antoine Beuger-ekin: “Of being numerous”

tailerra manfred werder-ekin: ``all the reality that is``

“baina imajina daiteke –aurrerago?– kontzertua ezer ere –amets bat ere, ezta irudimena ere–, hitz batean, “arima” bat ere gainezkatuko ez den tailer bat baino ez dela izango, eta hondakinik gabeko praxi batek musika-jarduera guztia xurgatuko duela”.

Roland BarthesMÚSICA PRÁCTICA, 1970 (C. Fernández Medranoren itzulpena)

Bilboko tailerraren helburua haren errealitate osoa baieztatzeko musika-praktika bat iradokitzea da.
Zenbait pertsonak musika bat joko dute, munduaren soinuaren ugaritasun naturala agerian jartzeko behar bezain gardena den musika, alegia.
Tailerrera etortzen diren pertsonek objektu bat ekarri behar dute, soinuarekin zerikusia duena ala ez. Ez da beharrezkoa musika-prestakuntza izatea.

Manfred Werder, 2016ko iraila

Izen-ematea doan – gehienez ere 10 pertsona: makalakak@gmail.com

10:00etatik 14:00etara

Tailerra Manfred Werder-ekin: “All the Reality that is”

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
apirila 2016