marginalia

“Bildumak, kabineteak, liburu ilustratuak, kontakizunak, liburutegiak… askotariko harremanak doitzeko bide, bitartekari, bidegurutze, banatzaile, telefonogune, despatcher izateko balio dute”.

Bruno Latour, Ces réseaux que la raison ignore [Arrazoiak bazter uzten dituen sare horiek], 1996

Pepe Espaliú Liburutegiaren suspertze kritikoa egiteko proposamena dugu Marginalia. Pepe Espaliú (1955 -1993) artista kordobarraren liburu, aldizkari eta bibliografia-funtsez osatutako multzo heterogeneoa da liburutegia. Artistak Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zion dohaintzan, hil baino pixka bat lehenago. Artista hil zeneko hogeigarren urteurrena 2013an beteko da eta, urteurrena helmuga hartuta baina horri makurtu gabe, proiektuaren helburua ez da funtsaren ondarea aldarrikatzea, oroitzapenaren zentzuan, baizik eta haren eraldaketa produktiboa eragitea.

Proiektuaren funtsa ikerketarako eta ekintzarako “laborategi” bat abian jartzea da, alegia, analisi kritikoa eta arte-produkzioa gauzatzeko hainbat ekimen bultzatuko dituen elkarlaneko “paraerakunde” bat. Laborategiak urtean zehar jardungo du lanean eta bi jarduera-eremu izango ditu:

  1. funtsaren eta hari lotutako bestelako materialen inguruan etengabe ikertzeko prozesu bat; horren arabera, Espaliú irizpide kritikoen mutazioak laburbiltzen dituen sintoma edo figura bat izango da;
  2. arte-produkzioko azpi-proiektuez osatutako multzo bat, gonbidatutako hainbat artistak eta kolektibok sortua. Hona hemen: Equipo re, Antonio Gagliano, Jeleton, eta Pablo Marte eta Susana Talayero (elkarlanean). Produkzio horiek artxiboaren mugak arakatu, berezko dituen produkzio- eta sarbide-mekanismoez galdekatu eta eskaintzen dituen agentziamendu- eta erresistentzia-aukerak bultzatzeko interesa partekatuko dute.

Liburutegia isolatutako gotorlekutzat hartu beharrean, hainbat indarrek zeharkatutako harreman-sare zabal baten korapilotzat hartzea proposatzen da hemen. Liburutegia barne hartzen duen erakunde-esparrua, artxiboaren espazio ideologikoa, Espaliúren jarduera bera, HIESarekiko politikak eta afektibitatearen paradigma dira indar horiek.

Proiektuaren izenak, Marginaliak, irakurleak liburu baten orrialdearen marjinan edo bazterrean idazten dituen oharrak, glosak eta iruzkinak adierazten ditu. Testuaren aldetik, idazkera mota txikia da, baina egokitasun politikoaren ikuspegitik, badu funtzionalitaterik: aukerak eskaintzen dituzten espazioak dira “marjina” guztiak. Ideia horretatik abiatuta, proiektua “marjina ontologikoetatik” hurbiltzen da Pepe Espaliúren Liburutegira; haren materialtasuna aldarrikatzen du, kokatutako hainbat esperientziaren aurkibide afektiboa baita, eta dituen potentzialitate zanpatuak eguneratzea sustatzen du.

espaliú-abarrak: akzioak eta ondarea donostian (1992-1994)


marginalia aurkezpena


paris is burning oharduna


paris is burning oharduna


  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
abendua 2011