No parpadee

Proiektu hau lerroarekiko dudan interesagatik sortu zen, eta, neurri batean, marka komertzial baterako egiten ari nintzen lan grafiko baten emaitza izan zen. Denbora batez serigrafiarekin lan egin dudanez, eta marrazkiak errotuladore beltzaren marrarekin egiten nituenez, estetika horretara zaletu nintzen eta arlo piktorikora pasatzea erabaki nuen. Lan horretan, garrantzitsua iruditzen zait material eta teknika ezberdinak erabiltzea, hala nola moztutako argazkiak, collagea, eta, batzuetan, margoa eta espraia.
Punkaren eta moda argazkigintzaren eragin grafikoa du; labanatxo batekin moztu ohi ditut, berriro muntatzen eta nahasten ditut, collage kubista edo puzzle bat balitz bezala. Metodo tradizionalak zein industrialak erabiltzen ditut, baita ordenagailua ere: serigrafiak, errotuladoreak, Ilustrator bidez egindako irudiak, eta, duela gutxi, laser bidez mozteko makina ere hasi naiz erabiltzen.

Plantilla bat eskuz marratzen baduzu keinu edo marka bat errepikatzeko aukera ematen dizu, baita pintzelkada bat ere. Horri esker, irudiaren eremu bat errepikatu dezakezu beste eremu batean, eta hori ere interesgarria iruditzen zait; horri esker, adibidez, pintzelkada ez da zuzena, baizik eta neurtua. Irudia, halakorik balego, ebakinaren barneko partea da, edo espraiarekin azpimarratutakoaren eremua, edo margoaren orbana, edo errotuladorea. Ez dago erantzunik, abstraktu/figuratibo eta hondo/irudi dualismo hori beti adierazi dut nire lanean. Proiektu honetan mihiserako plantillen erabileran sakondu nahi izan dut, baita material ezberdinetan erliebeak edo collageak sortzeko irudietan ere.

 

  • Itxita
#SorkuntzaArtistikoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
uztaila 2023