pantalla fantasma V. zinema arrotzaren erakusketa

Pantalla Fantasma urtean behingo Zinema Erakustaldia da; ertzean dauden filmak, undergroundak, outsiderrak, bitxiak… antzematen ditu, betiere forma eta edukia aurrez aurre jarrita eta marjinaltasun-parametroetan, haien izaera bizian.

Deialdia zabalik 2015eko  urriaren 15era arte

Helburuak:

  • Ikus-entzunezko lan jakinak antzematea: mugakoak, muturrekoak, subertsiboak, suntsitzaileak eta/edo ezinezkoa lortu nahi dutenak.
  • Baldintza: 40 minutuko gutxieneko iraupena gainditzen duten (edo horretara hurbiltzen diren) ikus-entzunezko lanak bakarrik onartuko dira.
  • Totem lanez osatutako programazioa osatzea, hau da, ikus-entzunezko lan bakoitzak bere proiekzio-denbora isolatua izango du. Iraupen laburreko lanen maremagnuma eskaintzen duten saioak saihestu nahi dira.
  • Zinema mota berezia, bideo-artea ez dena (hau da, ez dena museo-areto bateko erakustaldian ikusten) eta ohiko aretoetako zirkuituan sartuta ez dagoena, erakusteko aukera ematea.
  • Gure egungo testuinguruan, ikus-entzunezkoen alorrean, galdekatzailea, deserosoa eta ezegonkortasun-eragilea den multzoa proposatzea.

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak… detektatzen ditu.

pantalla da, argigune baten mugetan gertatzen den ikus-entzunezko zer hori aurkitzen duen ikerketa gisara pentsatuta dagoelako.

fantasma da, zerbait eskuraezina lortu nahi izatearen jarrera “fantasma” aldarrikatzen duelako, euskarriaren aurrean amore emateko beldurrik gabe.

Ikus-entzunezko mintzairaren subertsioak, proposamen suntsitzaileak eta ertz-ertzekoak bilatzea proposatzen du.

“Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke” Luis Buñuel.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
uztaila 2015