plano contra plano

Plano contra plano-ren aurkezpenaren bideoa (2016-12-02an Azkuna Zentroan, eremuak-en 2016ko jardunaldien barruan).

Proiektu honen helburua ezarritako zenbait eredu “konpontzea” da, nolabait. Ikerketa bat hasi nahi da, baina baita desmuntatzeko eta berriz muntatzeko prozesu bat egin ere, berreraiketa-aukera horretan bi aldetatik eragiteko: alde batetik, genero ikuspegitik, eta beste batetik, ezaugarri esperimentalaren ikuspegitik. Bi ideia horiek lan-prozesuaren oinarriak izango dira. Jabetzea, desmuntatzea, berriz muntatzea, esku hartzea, konpontzea, berregitea…

Horrenbestez, genero-ikuspegia ez litzateke bat etorriko genero zinematografikoen teoriarekin, eta ezaugarri esperimentalak emakumeak zineman dituen zenbait eredu, jarrera eta rol eskuratu, haiei esanahi berria eman eta zuzendu egingo lituzke.

Ez da iraultza bat, eta ez da ezer urratu nahi; izan ere, hainbat emakume- eta gizon-belaunaldik ezagutu dituzten genero zinematografikoen zenbait ohitura konpontzea da helburua.

Badirudi esperimentuak eta arte-ikerketak aukera ematen dutela zentzuan zenbait aldaketa egiteko, irudietan, estetiketan eta ikusgarritasun-politiketan zenbait aldaketa egiteko. Horri esker, zalantzan jar daitezke ikus-entzunezko ekoizpeneko eredu zurrunak, hala nola genero zinematografikoak.


Palau de la Virreina (La Rambla 99, 08002 Bartzelona)

2016ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra: Plano Contra Plano lanaren emanaldiakEugeni Bonet komisario duen De romper y rasgar zikloan era jarraituan emango dute Cristina Arrazolaren bideoa, Intermitents programaren barruan.

2016ko azaroaren 29an, asteartean, 19:00etan: Cristina Arrazolaren hitzaldia egindako lanari buruz.

plano_contra_plano

  • Interpretazioa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
apirila 2013