projekt beton

Projekt Beton (polonieraz: Hormigoi Proiektua) neurri batean abandonatuta dagoen Reichsautobahn (alemanez: autobide inperiala) Berlin–Königsberg (a.k.a. Berlinka) autobidea ibiltzeko eta erregistratzeko proiektu bat da. Alemaniako iparraldea, Polonia eta Kaliningrado (Errusia) lotzeko asmoz egin nahi zuten autobide hori.

Proiektuaren lehen fasea 2011tik 2013ra bitartean egin zen, amaitu gabe eta abandonatuta geratu zen zatiaren 125 kilometroak ibiliz. Proiektuaren lehen fasea amaitzeko, liburu bat argitaratu zen, naturak gaur egun estaltzen duen zatian 500 metroan behin egindako argazkiekin. Horiez gain, autobide-zati horretako arkitektura-elementu aipagarrien argazkiak ere sartu ziren.

Proiektua osatzeko asmoarekin, eta 2011tik 2013ra bitartean egindako lanari jarraituz, bigarren fasea egin zen, 2016an, erabiltzen diren autobide-zatietan zehar (Berlin–Szczecin / Elbląg–Kaliningrado). Gaur egun autobide-tarte horiek zaharberrituta daudela eta erabiltzen direla aprobetxatuz, ibilbide osoa erakusten duen “road archive” bat grabatu zen bideoan.

Projekt Beton proiektuaren bigarren fase horretan, egindako bidean, irudia eta mugimendua paisaiarekin lotu nahi izan dira, bidaiatzeko eta ikusteko modu gisa. Egilearen esperientzia autobideko bidaia batean oinarrituz, paisaiari begiratuz eta bideoan zuzenean dokumentatuz, 1:1 denbora-eskalan.

Projekt Beton liburuaerizmoreno.info


Projekt Beton erakusketa.

2018 urtarrilak 17 – 2018 otsailak 18 Arizko Dorretxean, Basauri (Bizkaia)

Projekt Beton ekitaldian izen bereko proiektuaren lanketan izandako emaitzak daude ikusgai. Proiektu horretan, neurri batean abandonatuta dagoen Reichsautobahn (alemanez: autobide inperiala)  Berlin–Königsberg autobidea ibili eta erregistratu dute. Autobidea Alemaniako ipar-ekialdearen, Poloniako iparraldearen eta Kaliningradoko (Errusia) Oblasten artean dago.

  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
otsaila 2016