reverb

Hizkuntzaren performatibotasunarekin lotutako zenbait gai eta komunikazioari dagozkion arazoak jorratzen ditu eremuakerako egin dudan proiektuak, erresonantziaren eta bibrazioen kontzeptuen bitartez, besteak beste.

A sad song – Journey to Tuonela lanak Karelia aldeko antzinako dolu-kantuak -emakumezkoek kantatuak- eta haien errepikatze-egiturak ikertzen ditu. Konpositore batekin eta kantari kontratenore batekin elkarlanean, kantu haiek oinarri dituen melodia bat konposatu eta behin eta berriro kantatu zen.

Words wound, berriz, giza jardueraren behaketa linguistiko bat da, loro baten ikuspegitik egina. Lan honetan, giza hitzak eta inguruko soinuak errepikatzen ditu loro bakarti batek. Bere eguneroko bizimoduarekin eta inguruan dituen pertsonekin dute lotura hitzek eta soinuek.

Inguruaren anplifikadore gisara dihardute bi lan horietako protagonistek. Anplifikadore horietatik igarotzen dira gizakien jokabide eta harremanei buruzko ideiak, batetik, eta hizkuntzaren emozioen adierazpena eta botere-egiturak, bestetik.

Ist es nicht schön? lana, proiektuaren amaiera aldera egina, gorren esperientzia musikalari buruzkoa da. Bideoan, Beethovenek 1822an (erabat gor zegoela, beraz) konposatutako Opus 111 sonataren lehen mugimendua jotzen du pianista batek. Instrumentuaren bibrazioak bakarrik nabaritzen dira, horretarako berariaz prestatuta baitago pianoa.

 


Karin Dolk_a_sad_song

  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
iraila 2011