Unisonoa ahotsaren, lengoiaren, idazketaren eta horien erritmo zein soinuen inguruko lan eta ikerketa eremua da. Esaldia eta lerroa hartzen ditu unitate bezala. Haiekin egin daitekeen konposizioa. Eta honakoak dira bere materialak:
arnasa ahotsa ahoa hitza lengoaia soinua erritmoa metaketa errepikapena autoerreferentzialitatea arritmia polifonia eleaniztasuna gertrude stein lyn hejinian entzumema ukigarritasuna horizontea
Hitzak ez dira bere horretan amaitzen, sinestesia medio: haiek esatea haiek eskuan hartu eta eskuztatzea da; haiek miatzea, ahoratu eta mihiratzea, sonorizatzea. Eta hitz bakoitzak espazio bat sortzen du, inguratzen duena, zabala, gero eta zabalagoa, bata eta bestearen artean.
Hitzek horizontea gurutzatzen dute eta bihurtzen dira horizontea eta eguraldia eta espazioa. Hitzek horizontea gurutzatzen dute eta bihurtzen dira horizontea eta eguerdia eta espeziea.
Ixiar Rozasen eta Rafael Martínez del Pozoren sorkuntza eta ikerketa egoitza 2020ko urtarrilaren 7tik 12ra bitartean Azala kreazio espazioan.
Poesia liburua eta pieza sonoroen AURKEZPENA. Irailak 2, KaXilda (Donostia), 11.00etan
Bertan izango dira:
Jose Anjel Irigaray, Pamiela
Maite Arroitajauregi, musikaria
Ixiar Rozas, egilea
UNISONOA pieza sonoroen aurrerapena:
https://ixiarrozas.bandcamp.com/album/unisonoa