vis a vis 2019

Bilboko parkeetan egindako topaketen emaitzatzat-edo sortu da Vis-à-vis. Aurretiaz elkarrekin aritu ez arren eta jardun eta testuinguru desberdinetatik abiatu arren, bataren eta bestearen artean sinergiak edo antzeko interesak antzematen dizkiegun  bi artistaren edo ikertzaileren saiakera-formatuko egoera bat sortu nahi izan dugu.

Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak; alabaina leku jakin baterako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Proposamen honek probarako eta trukerako esparru bat sortu nahi du, gonbidatu bakoitzak bere lanaren berri eman dezan, betiere, bestearen lana aintzat hartuta.

Oraingo honetan lau topaketa proposatzen ditugu Bilboko Abusuko eta Etxebarriako parkeetan. Honako hauek izango dira uztailean gonbidatutako bikoteak: Raquel Asensi eta Gelen Alcántara (Jeleton Taldea); Camila Téllez eta Ignacio Tejedor; eta, beste aldetik, irailean: Belén Cerezo eta Mario Santamaría; Leire Muñoz eta María León.

Teknologiaren edo perfomanceko esperientzien bidez, arte garaikideko jardun immaterialen (edo desmaterializatuen) inguruko arazoei heltzeko joera izango dutela sumatzen dugu, baina  artearen egunerokoan azaleratzen diren beste gai batzuei ere lekua eginez; ekologiari eta feminismoei, adibidez.

Halaber, gertatutakoa dokumentatzeko modua ere birplanteatu dugu: artearekin lotura duen pertsona bat gonbidatuko dugu, bere ikuspegitik eta bere jardueran oinarrituta topaketan hautematen duena eta interesatzen zaiona jaso dezan. Izan ere, topaketa egin ondoren, zenbait koaderno argitaratuko ditugu.

Egitaraua

.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
ekaina 2019