voltaire lab

Voltaire Labek ateak irekiko ditu egoitza ezberdinak egingo dituzten 4 artista gonbidatu jasotzeko. Helburua da euskal eta nazioarteko testuinguru artistikoari tresna berriak eta babesa eman ahal izatea artistek beren proiektua gara dezaten grafikoaren eta, zehatzago, serigrafiaren esparruan.

4 egoitza artistikoko ziklo bat planteatu da, banakako erakusketekin. Egoitza 30 eta 80 ordu artekoa izango da, zeinetan artista bakoitzak askatasun osoa izango duen tailerrean dauzkagun tresna eta baliabide guztiak erabili eta horiekin gozatzeko, serigrafia hedatuaren arloan proiektu artistiko bat sortzeko. Proiektu hori erakusketa-espazioan aurkeztuko du egoitza amaitzean, gutxi gorabehera hilabete inguru.

  • Aktiboa
  • Bitartekaritza
Egilea/k:

Urtzi Urkixo Allende

Ebazpenaren data:
ekaina 2024