sacude el cielo

Proposamen hau marrazteko denboratzat hartu dut, emaitza zehatzik bilatu gabe. Nire asmoa da denboraren eta marrazkiaren arteko korrelazio horrek gida nazala. 2020. urtetik, pertsonaia, sinbolo/forma eta egoera batzuen artean ezartzen dut abiapuntua, afektuak eta emozioak bilatzeko, gorputzetik kanpo lokalizatu eta horiei denboran eusteko. Proposamena gauzatzeko lagun izan ditut azken urtean irakurri ditudan bi testu, tolestaketa bezalako keinuak, duela gutxi nire jardunean agertu baitira, eta mundu bat marrazteko nahia.

Testuetako baten zati bat partekatu nahi dut, Pedro Lemebelen Tengo miedo torero eleberriarena (2001): “Maitemindutako bere buru zoroan kopen topa beira apurtuen zarata eta jeneral alaien mahukaburuetan odol gisa jariatzen zen likore bihurtu zen. Ardo gorrizko zipriztinak zabaltzen ziren mahai-oihalean, ardo lakreak koagulu formako orbanak sortzen zituen, non bere txoritxoak itotzen ziren, non bere kerubinek hegoak astintzen zituzten bankete lodi horretan likidoan harrapatutako harizko intsektuen modura“.

  • Aktiboa
  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:

weecolors

Ebazpenaren data:
ekaina 2024