winterreise

Hil baino hilabete batzuk lehenago konposatu zuen Franz Schubertek bere lan nagusietako bat: Winterreise. Obra bakar batean musikatu eta bildu zituen konpositore horrek Wilhelm Müllerren 24 poemak, eta pianorako zein ahotserako kantu-sorta bihurtu. Maite duen emakumearen ezezkoa jaso ondoren paisaia elurtu batean dabilen bidaiari baten ibilaldia kontatzen du obrak, argumentu-lerro zehatzik gabe.

Estilo erromantiko eta kutsu existentzialista nabarmeneko lan horretan, barne-mundu bihurtzen da kanpoko paisaia. Alor sozialean, kulturalean eta politikoan protagonista jasaten ari den kontzientzia-krisiak eragindako egoera mentala eta psikologikoa erakusten du barne-mundu horrek.

Musika-konposizioa gidari hartu eta WINTERREISE proposatzen dut, eremu pertsonaletik unibertsalera bidaiatzen duen geruza anitzeko filma. Lied ospetsu haren berrirakurketa dugu, denbora-ikuspegi desberdin batetik egina baina funtserako edo ezerezerako joera berak bultzatua.


Winterreise proiekzioa – 75min (pase pribatua): 2012ko urtarrilaren 21ean, osteguna, BilbaoArte Fundazioan 19:00etan
Poster_Winterreise
  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
urria 2018