Iratxe Jaioren eta Klaas Van Gorkumen ikus‑entzunezko proiektua, Antespacio-ren komisariotzapekoa, Bilboko Arkeologi Museoan egingo den erakusketarako. Lan hori paisaia menditsuan egindako esperimentu akustiko batzuez osatuta dago, eta Euskal Herriko mendietan gertatu diren aireko istripu batzuk ditu oinarri. Gure asmoa da giza memoria esploratzea momentu zehatz batean, hain zuzen ere, hegazkingintzaren aurrerapenen ondorioz, mendiak, ibaiak eta amildegiak gizakiontzat oztopo izateari utzi zioten momentuan, horrek betirako aldatu baitzuen paisaiarekin dugun harremana.
Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Bandera falsa erakusketaren inaugurazioa 2021eko azaroaren 19an, ostirala, 18:00etan, Bilboko Arkeologi Museoko patioan Iturfest VII Jaialdiaren barruan. Bandera falsa filma etengabe proiektatuko da erakusketaren testuinguruan.