basilika

Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.
Basilika izena Itxaro Bordaren eleberriari egindako keinutik sortu zen eta testuinguruarekiko jarrerapizgarri bati egiten dio dei. Izan ere, gu guztiokbildu eta Basilikaren lehen harria jartzera eraman gintuena galdera bat izan zen, gure praktika propioen sozialitatearekin dugun harremanarekin zerikusizuzena duena. Kritikaren nozio klerikala albo baterautzi nahi dugu, zeinaren arabera jarduera kulturalak leku ikusgarrietan paratzen baitira eta unean-unean joaten baikara haiek bisitatzera, igandetan eliza zaharretara joaten zen bezala. Horren aldean,Basilikaren podcasting-proiektua egituratu etagaratzen duena fluxu etengabe bat da, egoera,testuinguru deszentralizatu eta bilaketa kulturaleko mugimenduena.

Egun Basilika honako hauek osatzen dugu: Pablo Marte, Kepa Matxain, Sahatsa Jauregi, Jone Alaitz Uriarte, Jon Ander Agirre, Enrike Hurtado, Akane Saraiva, Danele Sarriugarte, Ibai Atutxa, Ander Gortazar, Ana Arsuaga, Beñat Sarasola eta Gorka Bereziartua.