Blind Trio Unison

Blind trio unisonek, bilduma edo seriearen nozioa arakatuz, hainbat bitxi eta ehun-objektu sortzen ditu, eta, aldi berean, “amanecer alto cielo” koreografia lanarekin erlazionatzen ditu. Proposamenak, alde batetik, hitzaren materialtasuna ikertzen du idazkera koreografiko baten bidez lortzen diren testuetatik abiatuta. Bestetik, ikusmenaren kalitate ezberdinak lantzen ditu, eta horiek nola aldatzen dituzten gorputzak eta gorputzen pertzepzioa.

Lisa Nelson koreografo eta bideo-egile estatubatuarraren praktikatik hartu du izenburua. Praktika horretan, hiru performer aldi berean mugitzen dira begiak itxita. Blind trio unison-ek hainbat artisauren jakintzak lotu nahi ditu testuinguru performatibotik at dauden bildumako pieza batzuk sortzeko. Azken batean, artisauak deitu nahi ditu aurreko lanetako galdera birpentsatzeko; horretarako, objektu bereziak sortuko dituzte aldez aurretik egindako material baten intuizioak eta erresonantziak jarraituko dituen laborategi moduko batean.