Blue Lines

Blue Lines ikus-entzunezko proiektua nire azken lanen espazio/formatu/artearekin batera ikusi behar da, 2 Ordu proiektuarekin bereziki. Espazioz hitz egiterakoan, Bilbo Handiaz ari naiz eta bere gai mentalaz. Bere baitan, arauetatik kanpo dauden gerturatze estrategiak antolatzen ditut, gehienetan ikus-entzunezko fikzioak edota literarioak (arkitektura mentalizatua). Arte lan hauek fikzioak eta eztabaida-, heziketa-eta publikoa asaldatzeko eremuak dira aldi berean. Fikzioa, elkargunea eta fitxategia. Blue Lines bideo oso laburrak dira, eta ikus-entzunezko asaldatzearen formatuan sartzen dira. Bideo horietan parkeak, mendiak, gelak eta zuhaitzak zeharkatzen dituen kamera bat ikusiko dugu. Bitartean, azpian zer dugun azaltzen diguten azpitituluekin kontrastatzen duen ahots batek deskribapen liluratuak ematen ditu.