brillo editorial

Tintineos argitalpen labur eta independenteen sail bat da, sorkuntzaren azken fasean diren eta argitaratzeko azpiegitura bat behar duten proiektuetarako plataforma bat. Euskal lurralde historikoko ibilbide laburreko egileei erreparatzea da gure proposamena. Gure testuinguruan zer ari den gertatzen aztertu eta ulertu nahi dugu, gure artisten estudioetan sartu, haiekin elkartu, partekatu, entzun eta tokiko arte-sarea garatzen lagundu.

 

Horretarako, gure argitalpen-lana jarri nahi dugu abiapuntu gisa, artista horietako batzuen lanak argitaratuta orain eta hemen zer ari den gertatzen erakutsiko duen liburutegi bat sortzeko. Horren bidez, sarea sortu nahi dugu; argitalpen horietatik abiatuta beste gauza batzuk gertatu ahal izatea aktibatu; egoera paraleloak sortu; aurkezpenak, tailerrak eta komunitate kontziente eta elkarri laguntzeko gaitasuna duen komunitate bat sortzen laguntzeko topaketa-une izango diren bestelako jarduerak egin.

 

Keinu txikien, desioz beterikoen, marjinen artean daudenen bila aritzen gara; prozesuaren gozamena, partekatzearen poza, sorkuntza-bulkada xaloena eta jatorrizkoena agerian jartzen dituztenen bila.

 

Tintineos distira egiteko gonbita da; prozesua ospatzekoa; eta partekatzekoa, gertukotasuna eta afektibotasuna oinarri direla. Txikitasunaz gozatzea eta hura aldarrikatzea da. Lagunartean, emakumeekin, dantza egitea da; dantzarako pista bat.

 

Info gehiago => www.brilloeditorial.com