Proiektuaren oinarria gorputz biziak eta bizigabeak erlazionatzea da, beren materialtasun estetikotik abiatuta eta mugimenduaren bidez, eta praktika horiek har ditzaketen formatuen bila joatea.
Zenbait ikuspegiren arabera, hizkuntzak bereizten ditu gizakiak izaki irrazionaletatik (animaliak, intsektuak edo landareak, alegia). Teoria horiek gizakiak, zementua, latexa edo loreontzi edo zapatak bezalako material bizigabeen antzeko eskala batean ere ez dituzte jartzen. Ikuspegi antropozentrista horrek munduko gauzen arteko beste komunikazio- eta bizikidetza-modu batzuetarako sarbidea mugatzen duen harreman-kode bat garatu du. Aurkitzeko dauden harreman posible horietan jartzen dut proiektuaren fokua. Ahalezko horietan agertzen da hizkuntza inkontzientetik, materiaren ametsetik eta espazioan eta denboran duen egoeratik. Hemen aurkitzen dut absurdua, eta hor dago nire lan egiteko moduak gidatzen dituen ahalmen estetiko handia. Esanahi sendorik ez duten materiarekiko erlazio horiek interesatzen zaizkit.