10:00-13:00 Cecilia Barrionuevo I
16:00-17:30 TÊTE-TÊTE
18:00-20:00 Cecilia Barrionuevo II
Cecilia Barrionuevoren saioa Donostiako Trueba zinemetan amaituko da. Zine Mapak izena emana duten parte hartzaileak Eias Leon Siminianiren Mapa pelikularen estreinaldira gonbidatzen ditu, dokumental onenaren Goya sarietan hautagaia. Pelikula Donostiako Trueba zinemetan estreinatuko da urtarrilaren 31, ostegunean, Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek aurkeztuko du topaketa eta egilea bertan izango da.
Cecilia Barrionuevok Leon Siminiariren Mapa, Mar de Plata nazioarteko zinemaldian “España Alterada” zikloaren barruan aurkeztu zuen.
“Estados alterados” deitzen da, Cecilia Barrionuevok lan egiten duen Argentinako zinemaldian koordinatzen duen saila. Asaldatzeak zerbaiten esentzia edo forma aldatzean datza. Asaldatzea bat bere onetik ateratzea, aztoratzea, urduritzea da. Zinema asaldatua muturreko zinema da behin eta berriz bere esentziaz galdezka ari dena. Beste zerbaitetan bihurtzeko puntuan dagoen zinema. Zine taupakaria. Balaztarik gabeko zinema. Orduko mila miloi pixeletara doana. Zine dardartia. Zine bizi-bizia.
Zinemaldiko 2012. edizioan, Ceciliak “España Alterada” izeneko programa koordinatu zuen. Orain buelta emateko eskatzen diogu: Nolakoa litzateke Argentina asaldatua izeneko zine programa? Ezarritako arauetatik kanpo, zein pelikula ari dira Argentinako areto eta underground proiekzioak asaldatzen?
Cecilia Barrionuevo lurpeko zubiak hedatzen.