Ciudadano Loïck proiektuak utzarazpenen problematika azaltzen du aita baten eta haren semearen bitartez, haien bizitzaren aldi jakin batean oinarrituta. Ikuspegi artistikoak eta ikuspegi dokumentalak bat egiten dute giza arazoa, gizarte-arazoa eta familia-arazoa den horren “zero eremuari” etsipenik gabe ekiteko.
Estatu osoan geldiarazitako lehen utzarazpenean datza proiektu honen berrikuspen historikoa. Landu gabe dagoen eta abiapuntu bat iragartzen duen materiala da. Bitartean, pertsonaia nagusiek (Luis eta Loïck-ek) Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren (Plataforma de Afectados por la Hipoteca – PAH) testuinguruan duten bilakaera garatzen da. Plataforma sortu zenetik (Ada Colau) 5. urteurrena ospatu zen eta Kongresuan Hipoteka Legearen erreformarako sinadurak aurkeztu ziren arte.
Gauza bat bidezkoa ez bada, aldatu egin daiteke. Eta film honetako protagonistek zerbait aldatu nahi izan dute denon mesederako. Eta eskubidez eta ekintzaz, aldatu da dagoeneko. Gaur egun, ordainean emateko aukera eta alokairu soziala dago Estatuko udalerri askotan, gatazkaren handitasuna gorabehera. Xehetasun ikusezinak dira herritar batzuentzat, baina oinarrizko eskubideak kaltetutako milaka familiarentzat.
⇒ Ciudadano Loïck proiektuaren bideoclip-ak:
https://vimeo.com/219350916
https://vimeo.com/219351169
https://vimeo.com/222169233
https://vimeo.com/222169421