demasiado y demasiado poco

1910ean, Georg Lukács-ek honako hau idatzi zuen: «Hainbat bizipen adierazteko, keinurik soil eta neurritsuena ere gehiegizkoa litzateke, eta, aldi berean, gutxiegi».

 

Ikusten duzuen irudia Blas de Otero idazleari Bilboko Egaña kalean eskainitako lore-sortaren esku hartutako argazki baten emaitza da. Loreak zimeldurik daude, gutxienez astebete igaro baita bertan jarri zituztenetik, eta brontzezko Oteroren besoek eusten dituzte, materien eta sinbolo eta esanahien arteko harremanen lotura bitxi batean.

 

Agian, horixe izan daiteke gehiegi eta gutxiegi forma bat, berotasunez beteriko keinua, eta, era berean, keinu erabat iragankorra; agian, indargabea, bere xede sinbolikoan, beste lore-eskaintza batena bezalakoxea; eta are indargabeagoa aintzat hartzen badugu materia bizia iheskorra dela eta usteldu eta erabat desagertzen dela.

 

Adibide bat baino ez da. Bizipen horietan pentsatzen dut, eta bizipenetan ez ezik baita egintza sinbolikoetan ere, eta horiek adierazteko, keinurik soil eta neurritsuena ere gehiegizkoa litzateke, eta, aldi berean, gutxiegi. Eta, orduan, neure buruari galdetzen diot zer ote den gehiegi eta zer gutxiegi. Lore horiek eta eskaintza bera gehiegizkoak dira? Gutxiegi dira?…