Ezer ez da iraunkorra. Zabaldu eta berriro bildu egiten da, baina ez berriro ez eta geroago ere; baizik eta aldi berean eratzen eta desegiten da, etortzen eta joaten.
Efesoko Heraklitoren zati bat, K.a. V. mendea.
Razón común, Agustín García Calvo.
desparrama y de nuevo junta ekoizpen-proposamen bat da, material multzo batekin topo egiteko aukera emango duen denbora irekitzea helburu duena. Hurbilketa hau hizkuntzak materiaren gainean ezartzen dituen tentsioekiko interes batetik abiatzen da, gauzak identitate estatikoetan giltzapetuz, eta harreman materialerako beste modu batzuk proposatzeko desiratik. Bultzada horretatik abiatuta, nire lanak, pertzepzio harrigotu batetik eta eskultura- eta espazio-egin baten bidez, gauzak inguratzen dituen bilakaera eta aldaketari erreparatu nahi dio.