Diru beltza ezkutuan dagoena agerian jartzeko ikerketa estetikorako proiektutzat sortu zen, denok baitakigu diru beltza hor dagoela eta ez dela gizartea osatzen duten pertsonen kontu hutsa; gaiak klase ertainaren mugak gainditzen ditu, zenbat eta diru kopuru handiagoa, orduan eta ezkutuago egoten baita edo orduan eta zailagoa izaten baita ezkutatzeko erabili diren bideak ulertzea.
Ekintza erraz-erraza dago Diru beltza proiektuaren oinarrian: 5€-ko billetea errotuladore ezabagaitz beltzez deuseztatzea, baliorik gabeko baina karga sinboliko itzeleko paper zati bihurtzeko.
Diru beltza argitalpen anizkun batean gauzatutako arte-proiektua da; Mawatres (Juan Pablo Orduñez) eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten koordinazioaren pean ikerketa, ekoizpen eta kritika garaikideari lotutako artista batzuek garatutako ikerketa plastikoaren emaitza agertzen da bertan.