ehizalerroak

Ibili ahala, oinatzak ugarituz doaz. Atzerabegirakoan ordea ibilera-lerrorik ez da, eskopetaz tiroa bota eta espazioan barreiatutako perdigoi sorta bat baizik. Ahal dugun neurrian dispersatutako beruna batzen dugu, eta horretan ari garela, tiroari buruz solasean, beste alde batera begiratzen dugu. Zerbait mugitzen baita hor nonbait. Une berean, airetik dakusan usoak saldo gisa irudikatzen gaitu. Sentipen geza da. Baina ez dago oraindik maneatzerik. Ezagutzen ez dugun errezeta bat gara.

Ikuspegi produktibotik, ehizalerroak porroten bilduma bat da(.) Oraingoz (.) Ez du irtenbiderik. Logika inguratzailekoa agian, huts egiteek lotu beharreko koordenaden funtsa dute, irudi bat osatzen duten neurrian. Armatik armadurara pasatzeko bidean, moldea gara, munizioa gara. Ezean ibiltzeko ehizatu. Urrats bakoitzeko mapa berri bat sortu. Aurrera egin ahala hutsuneak handitu. Pikutara bidalitako mapa zimurren sorta bat atzean utzi dugu. Etsi gabe. Atzera goaz, aroen arabera, aurrera.