EMEDEENE

EMEDEENE norbere esperientziaren eta arte garaikideko ikerketaren arteko interkonexio-gune bat da. Hau da, esplorazio-espazio gorpuztua da; taldea osatzen duten artisten interesetatik sortzen diren lan-ildoetatik abiatuta egiten du lan, esperientzia garaikideari dagokionez.

Hainbat proposamen ekoizten, ikertzen, aurkezten eta garatzen ditugu, performatibitate gisa ulertzen dugunaren eta haren sorkuntza-prozesuen barruan. Egiteko modu horrek ez ditu diziplinak ulertzen, performatibitatea eremu artistiko osoan lausotu baita.

EMEDEENE kapitalismoaren testuinguruan ekoizten eta ikertzen duela argi dauka. Kapitalismoa bizi-modu gisa proposatzen dituen baldintza prekarioak eta sistema horretatik sortzen diren diskurtso apokaliptikoei so egiten die. Jakitun izanik esperientzia honi atxikitako subjektuak garela, MDNk ikertu eta produzitu egiten du gorputzaren eta afektuen artean, agertoki utopikoak sortuko dituzten tresna eta
diskurtso kritikoak proposatuz.

Horretarako, maitasuna ekintza politiko gisa izendatzen dugu, aditz gisa, gaizkia bortxatzen duen ekintza erradikal konplexu gisa. Diskurtso transfeminista sakon batetik, erantzuteko dugun modua da, eta hori praktika artistikotik egiten dugu.