Errekan/ erreka/ errege/ erreinu/ errainu/ erramu/ erraz/ erro/ erronka/ erromes/ erromantiko/ erromaniko/ erramun/ erremedio/ errezelo/ errima/ erritmo/ erretilu/ erreminta/ errementari/ errekalari/ errokalari/ errokatzen/ erropen/ errepresentazio/ erreferentzia/ erretorika/ errekete/ erreketa/ erreketan/…
Horrelaxe, errekan igarotako arratsalde eguzkitsu baten moduan.
Errekan proiektu sonoro bat da. Ozen irakurriak izango diren testu bilduma bat.
Ahoz gora. Viva vocce moduan. Ahotsa gorputzaren misil bat da. Nire gorputzetik zurera proiektatzen da, erreka zeharkatuz. Ahotsa hitzen esanahiatik haratago doa. Gehiegizkoa da bere esanahia. Esanahiaz haratago, soberan geratzen dena da. Eta hortik, bere gehiegikeri kondizio horretatik, ahotsak lengoaiaren ordena iraultzen du.
Errekan proiektu akustikolibidinada da eta Azalatik antolatutako Eskutik hitza laborategi sortaren kontestutik sortzen da. 2011. urtetik hona eta hiru edizioetan zehar, jatorri desberdinetako hainbat artista, idazle, dramaturgo, teoriko eta ikerlari kreazio espazioan bildu dira idazketaren ahozkotasuna eta performatibitatea lantzeko. Horrekin batera, idazketa eta ekoizpen artistiko nahiz teorikoaren artean dauden harremanak luzatzea bilatu du laborategiak.
Idazketa hitzan, -keta atzizkiak ekintza ezaugarri bihurtzen du. Idazteko idatzi egin behar da. Baina, zer egiten dut idazten ari naizenean? Hein handi batean, irakurtzen ari naiz. -tze atzizki hori irakurketa ekintzari gehitzen zaio. Zer egiten dut irakurtzen ari naizenean? Eta orduan ahots bat pizten da, ekintza bat proposatzen duen ahotsa, eta –tze atzizkiarekin lotuz gero, hedatzen ari naizela esango dit.
Idazketaren zentzu hedatzailea ulertu, amaitugabeko ekintza, bere angelu eta zirrikitu guztien ikuspuntutik.
Errekan parte hartu dute: Marión Cruza, Elena Aitzkoa, Miren Jaio, June Crespo, Isabel de Naverán, Paula Caspao, Aimar Arriola, Cristina Redondo, Rafael Martínez del Pozo, Itziar Okariz, Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozas.
Aurreko edizioak:
Eskutik hitza (1)
Eskutik hitza (2)
Eskutik hitza (3)
Eskutik hitza (4) laborategia | 2014 apirilak 7 – 2014 apirilak 11
Liburua lotura honetan entzun daiteke: www.azala.es/errekan/index.html