entzute kritikoa

Entzute kritikoa artista gonbidatuek proposatutako entzunaldi-ziklo bat da. Entzumen Behatokia proiektuaren barruan kokatzen da, eta entzuteko ohiko modu eta formatuen inguruko ikerkuntza-lerro berria irekitzeko helburua du.

Proiektuak zalantzan jartzen ditu jarduera esperimentaletako entzute-egoerak, hasi erabilitako teknologietatik eta espazioaren diseinura. Horrela, jarduera esperimentalak garatzen diren ohiko formatuetatik ihes eginez, entzute kritiko baten nondik norakoak hauteman daitezke.  Entzunaretoen diseinu akustikoak barruan gauzatuko diren jardueren araberakoak izan ohi dira. Halere, jarduera esperimentalek, beren ezaugarri minoritarioak direla-eta, diseinu horietara egokitu behar dute, horien inguruko diskurtso kritikoa sortzeko aukerarik gabe. Zentzu horretan, Entzute kritikoa-k berezko soinu-egoerak sorrarazi nahi ditu, artistek entzute kritiko baterako aukerak pentsa eta proposa ditzaten.

Entzute kritiko entzunaldi-zikloaren programa deskarga dezakezu hemen [76KB]