esker proiektua

DAS. thinking in refugeɘ program for artists

Artistek egindako mikro‑egoitzen programa da, hainbat tokitatik datozen artistek banakako prozesuak egiteko babesleku intimo baten forma hartzen duena. Produktibitate, ez‑produktibitate eta etengabe bizi ditugun askotariko prozesu emozionalei lotuta, artisten errealitate desberdinetan pentsatuta atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta arnasa hartzeko espazio txiki bat proposatzen dugu. Horrez gain, audio‑plataforma bat ere proposatu dugu artisten sentikortasunerako espazio seguruagoei (“safer spaces”) buruzko pentsamenduak eta ezagutzak, esperientziak eta galderak partekatu ahal izateko.

 

Badakigu ia ez daudela artistek produzitzen ez duten aldiez kezkatzen diren espazioak. Zer gertatzen zaie artistei, zenbait arrazoirengatik, produktiboak izan ezin duten aldietan? Nola zaintzen dugu geure burua edo nork zaintzen gaitu? Zer gertatzen da artistek bizi dituzten zaurgarritasun egoerekin? Ekonomikoak, sasoikoak, trauma ostekoak, osasunekoak edo gaixotasun‑egoerakoak, hala nola prozesu artistiko eta emozionalen aldi bizien ostean bizi duten estresa?

 

DAS. berriro konektatzeko eta zaintzarako hausnarketa‑espazioa izatea bilatzen da, naturarekin eta geure buruarekin elkartzeko topagunea, gure ohiko testuingurutik urrun prozesu pertsonalak gainditzen lagunduko diguna.

 

DAS. Väddöko kostaldeko basoan dagoen etxola bat da, Stockholmetik (Suedia) ordu eta erdira, Uppsala eta Grisslehamn hirietatik gertu. Esker proiektua izeneko lehenengo fase honetan Euskal Herriko artistak eta euskal testuinguruarekin loturak ehundu dituzten artistak gonbidatu nahi ditugu, kanpoaldearekin espazioak trukatu eta gurutzatzen dituen elkarrizketa hasteko.