Ezprogui

Lursail bat zerura begira esploratzea intuizioaren aurkako ariketa bat da. arteta(ezprogui) arte-egonaldiak hiru artista hartzen ditu, bi astez, Artetako hondakinen inguruan lan egin dezaten. Lurraldearekin solasaldia bultzatuko duen forma- eta material-esperimentazioa sustatzea bilatzen duen lan-metodologia eta jarduera-programa bana proposatzen ditu egonaldiak. arteta(ezprogui) proiekturako, zerua erreferentzia, aitzakia edo metafora-lekua da solasaldi bat sustatu eta harreman bat sortzeko taldearekin, abandonaturiko herriarekin eta honen gertuko inguruarekin.

Ezprogui udalerri izenkideko hamabi herrietan garaturiko arte-egonaldi ibiltari bat da, La Bizkaia harana landa-errealitate garaikideen paradigma-kasutzat hartu duena. Egonaldi bakoitzak metodologia desberdin bat proposatzen du, hartuko duen herrira eta eskuragarri dauden bitartekoetara egokitua. Testuinguruak eta baldintza materialek, ondorioz, funtsezko papera dute aipatuen planteamenduan eta garapenean. Txikia bada ere kontraesan aberatsez beteta dagoen eta horiek sortzen duten tentsioan bizirauteko pizgarria aurkitu duen lurralde baten konplexutasuna esploratzen du Ezproguik. Horrenbestez, eta hasiera-hasieratik, behin betiko amaiera bat lortzeko aukerari uko egiten dio; izan ere, bilatzen duen gauza bakarra jardute kontsekuente bat gauzatzea da.