garden as a body

Garden Troubles proiektuaren ondorioz sortutako lan-lerroak zehaztu nahi ditut, eta haiekin jarraitu. Gainera, proiektuarekin batera, argazki eta testu bidezko oharrak hartzeko lana indartu nahi dut, kontakizun bat egiteko eta egiten dudanaren gidoi moduko bat sortzeko. Horrenbestez, zenbait formatutako pieza-multzo bat sortzea da helburua, eta pieza horiekin kontingente osoago edo polisemiko bat egituratzea. Korpus ideologiko bat nabarmentzen duen eta, aldi berean, katean funtzionarazten duen forma bat.

Paradoxikoki, gizarteak kontenplazioari uzten dionean, paisaia interesatzen zaigu. Kanpoko gauzatzat eta kontserbatu beharrekotzat hartzen dugu. Garden as a Body proiektuarekin, paisaia mugikorrak sortu nahi ditut. Barnekoak. Lehenbizi formalari heltzeko interesa dut oraindik ere, landareak eta laborantza hidroponikoko sistemak erabiliz. Horren guztairen bidez, erabilera, ekintza, egoera, erregistro edo grabazioak eratuko dituzten elementu, ideia eta erritmoak sortu nahi ditut, objektua/subjektua ideia dinamikoan kontzeptualki sakontzeko, eta boterearen kontrako testuinguruak sor ditzaketen jokabide edo emantzipazio garaikiderako dituzten aukerak aztertzeko.

Gorputza, baratze gisa.

Baratzea, uniforme gisa.

Uniformea, antigorputz gisa, ordenarik gabe baina kontzertuarekin.

Hitzarmena, ordenak emandako patua diziplinaz bete nahi ez duen natura gisa.