Espazio bateko egiturari lotutako lantza mugikorrak darabiltzaten pertsona talde batek erabiltzean abian jartzen den mekanismoa esku hartzeko material bihurtzen da; gorputzaren luzapen antzeko zerbait, leku batetik bestera eramaten duten “hedapenen” bidez, harekin batera betetzeko modu berriak esperimentatzeko. Gorputzaren eta keinuaren bidez eta euskarri teknologikoak eta euren dinamikak erabiliz, lekuarekiko harreman materiala fisikoki gauzatzeak mekanismoa aurkezteko modua berriz pentsatzera behartzen gaitu: bata, “objektua/mekanismoa bere horretan” hartuta zentratzen dena, adierazgarriagoa eta estatikoagoa da; bestea, mekanismoa/objektua bera “eraldatzeko ekintzan” zentratzen dena, zinetikoagoa eta iragankorragoa.
Gio bat, Zabala 16 izan zen 2013ko abuztuan egindako lehen esku-hartzea. Sei kamerak erregistratu zuten ekitaldi hura. Material horrek ez du ekintza soilik aipatzen: aurreko artikulazioan nahiz ondorengo kokapenean, bera zer den horretan erakusten da: bideoan gauzatu eta eraikitako esku-hartze baten emaitza, proiektuaren abiapuntutzat eta ardatz nagusitzat hartzen dena.
Gio bat-Discoteca: Zatitu eta saturatzen den irudia, dantza-pistaren masa bakar bat osatu arte. Aparailu bat txertatu eta egitura handiago batean (diskotekan) kokatzeak leku horretan ari diren pertsonen mugimenduan eragiten du. Eragileek espazioan duten kokapen fisikoak eta gorputzek hutsuneak eta dentsitateak osatzen dituzte, lantza bakoitzaren gainean finkatutako kamera subjektiboek esku-hartzeak dirauen artean erregistratu beharko dituzten inertziak eta tentsioak. Esku-hartze bakoitza maila fisikoan ebatzi eta gorputzaren handitzea behatzen du, giza irudia interpretatzeko inolako asmorik gabe. Aitzitik, gorputzaren itxuragabetasuna barneratuta, nahita egindako gorputzaren dekonstrukziora heltzeko ahalegina egiten du, giza irudia errepresentazio “errealista” bilakatzeko. Aldaketa teknikoek, gorputzen teilakatzeek eta euren lekualdaketek irudi berbera, ikuspegi luze eta kontzentratua osatuko dute pixkanaka-pixkanaka. Denboran eutsitako arreta antzerako bat.
Gio bat inaugurazioa: 2015eko urtarrilaren 10ean | Dos de mayo kalea 19, Bilbo
gio bat ekimenaren inaugurazioa Manu Urangaren eskutik. Izen berarekin (Gio bat-Zabala, Gio bat-Txitxarro eta Gio bat-Bulegoa z/b) artistak landu duen ibilbide luzeko proiektuaren inguruko kezkak eta hausnarketak biltzen ditu fase honek.
gio baten abiapuntua elementu finkoa da: gune jakin bat (Maiatzaren Biko kaleko19an kokatuta dagoena). Oraingoan horri bat-egite dinamika, aurreko faseetan parte hartu duten artisten partaidetza disruptibo eta aldizkakoak osatutakoa, gehitu zaio. Beraz, ekintza eta esku-hartze multzo bat da, denboran zehar barreiatuta dagoena, praktika ororen oinarri diren produkzio-harremanak ardazteko asmoarekin, lankidetzatik edo komisario-logikatik haratago.