GIULIA TESTA Maialen Oliteren (Iruña, 1996) eta Leire Aranberriren (Bilbao, 1993) lankidetza-proiektu artistiko bat da. Biek Arte Ederrak ikasten dituzte Leioako fakultatean. Bertan ezagutu zuten elkarri, lan-gorputz komun bat abiaraziz. GIULIA TESTA proiektua baino lehen eskultura eta bideoa lantzen hasi ziren eta horien bitartez heldu ziren soinu-ekoizpenean eta horren ondoko eszenaratzean lan egitera.
Proiektu honen xedea da zuzeneko ekitaldiak gauzatzeko beharrezkoa den material teknikoa lortzea eta urruneko soinu-ekoizpena ahalbidetzea beren bizileku diren Bilbo eta Berna hirien artean.