San Agustini “Zer da denbora?” galdetzen ziotenean, hark honako hau erantzuten zuen: “Galdera egin bitartean badakit zer den denbora. Galdera egiten didatenean, ordea, ez dakit zer den denbora”. JRTri galdetuz gero, hark bere tegumentuak erakutsiko ditu, bere “pelikulak”: Norberaren etnografiak. TDAS (errealitatean, Pentaktiko bat, JRT-k haren lehen bi kapituluak ikusi edo erakutsi ez arren) 2012ko urriaren eta 2013ko martxoaren artean filmatuta dago. TDAS Amaiera baten istorioa da, benetan, bi amaiera izan arren: Maitasunaren Amaiera eta Munduaren Amaiera. Diziplina ameslaria duen triptiko eskatologikoa: ikusi behar dena begiratzea. TDAS epifania bat da: orainaldian, denboraren materia. Iragarle eta aluzinatuen zinea. TDAS elegia bat da: iraganarena, denboraren memoria. Mamuen zinea. “Ortoño”, “Facies totius universi (domingo, 16 de marzo, 2008)” eta “inV/Fierno” dira eraispen-, desintegrazio- eta pizkunde-prozesuaren hiru egoerak.
Ez dakigu zer egin dezakeen zineak, baina zine honek etorkizunaren inguruan proiektatu dezake. https://vimeo.com/80934488