Inmersiones proiektu independentea da, plazaratzeko gune berriak behar dituzten hurbileko ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko asmoz sortutakoa. Aski erabilitako “azaleratzen ari den artearen” kontzeptuaren aurrean, erakunde publikoak eta audientzia berriak jardunbide garaikideen egituran murgilaraztea du helburu.
2008. urtetik, edizio bakoitzean erregistroa aldatzen du Inmersiones proiektuak, eta talde eragile berriaren eta lagun eta lankide zerrenda luzearen bultzadaz jartzen dute abian. Pili Aguado, Cristina Arrazola, Nerea Lekuona eta Anabel Quincoces dira aurtengo talde eragileko kideak.
Inmersiones proiektuaren bederatzigarren edizioak kultuen gaiari heldu dio.
Jardunbide artistikotik “Kultuei” buruz hitz egitea garaikidetasun-ariketa da, eta gaur egungo gure egoerari egindako begirada kritikoa. Ohiturak eta aldez aurretik pentsatutako ideiak gaindituko dituzten proposamen artistiko ausartak bilatzen ditugu, “Kultuen” esanahiaren inguruan irakurketa berriak eta ikuspegi berriztatuak eskainiko dituztenak.
Inmersiones 2016 ekimenak, gure inguruko ekoizpen artistiko eta kulturaletan “kultuaren” kontzeptuak eskaintzen dituen ikuspegi anitzak bildu nahi ditu, eta ospakizunerako gunea eman.
Jarduerak eta horietan azaldutako gaiak katalogoan jaso ditugu, partaideen lanaren erakusgarri izan dadin. Horiekin batera, hainbat artistak, pentsalarik, idazlek eta bestelakok gai berberen inguruan egindako gogoetak ere bildu ditugu.
Aurten, Inmersiones abenduaren 1ean, 2an eta 3an egingo dugu.
www.inmersionesgasteiz.wordpress.com | asociacioninmersiones@gmail.com