abenduaren 1ean eta 2an
«Arte-eskola batean sortzen diren lurrunen osaeran benetako arte-hausnarketaren eta -ekintzaren substantziarik interesgarrienetako batzuk daudelakoan gaude; hain zuzen, arte esaten diogun horren ikerketan parte hartzen duten arlo guztiak lotsarik gabe zalantzan jartzen dituzten horiek». (Ruiz de Infante, Francisco. 2007).
Artetik bere oinarrirantz, hezkuntza-ozeanorantz, jario diren uretan murgiltzea proposatzen du Inmersiones elkarteak bere hamargarren urteurrenean. Horretarako, arte-jardunak hartuko ditugu erabilera-tresnatzat, hezkuntza-tresnatzat. Hezkuntzari buruz eztabaidatuko dugu, eta hezkuntza-elementuak dituzten arte-jardunak edota artearen ohiko kanaletatik kanpora joaten direnak ikusaraziko ditugu, prozesu horretan hezkuntza-komunitatea partaidetza- eta harreman-esparru garaikide bateko eragile aktibotzat txertatuz. Eta hezkuntza-dimentsioa diskurtsoko elementutzat edo gaitzat soilik hartzen dituzten jardunak ahantzi gabe.
Inmesionesen «Gaizki hezi» eslogana irauli egin nahi dugu: izan ere, artetik, nolabait, «gaizki hezi» nahi dugu, sistematzat ezarritako hezkuntzaren aurrean hezteko ekintzatzat hartuta termino hori. Aurka heztea. Ezin dugu ahantzi lankidetza-arteak, arte komunitarioak edota gizartearekin konprometitutako arteak Pedagogia kritikoaren printzipioekin bat egiten duela.
2017ko oinarriak (deialdia itxita azaroaren 11tik aurrera)
Hemen aukeratuak. (Epaimahaiaren erabakia azaroaren 15ean argitaratu da)
Inmersiones kultura-elkarteak 2008az geroztik antolatzen du programa hau, plazaratzeko espazio berriak behar dituzten arte- eta kultura-ekoizpenik hurbilenei erantzuna emateko. Inmersionesen erantzuna: herri-erakundeak eta audientzia berriak jardunbide garaikideen sarean «murgilaraztea». Edizio bakoitzean, Inmersionesen formatuak erregistroa aldatzen du eta talde eragile berri baten bultzadaz jartzen da abian.
#Inmersiones2017aren antolatzaileak: Anna Pinotti eta Iñaki Larrimbe
PROGRAMA
Azaroak 28 – Abenduak 1
Banco del tiempo · Gustavo Romano · “Educacciones”
Ekintzak
· Egibide | Jesús Obrero
· Corazonistas ikastetxea
· UPV/EHU campusa
· Urkide ikastetxea
Azaroak 30, osteguna | Zas kultur, Correría kalea, 84 Vitoria-Gasteiz
20:00 La guerra de las camisetas · erakusketa · Santi Ochoa
Azaroak 1, ostirala | Zas kultur
19:30 TODO está aquí (pedagogías del abismo)
proyección vídeo, expansiones performativas y un encuentro · Hitzaldia · Francisco Ruiz de Infante
Abenduak2, larunbata
Ortzai – Pinto kalea, 39 Vitoria-Gasteiz
10:00 Yo quiero ser una maleducada · Amaia Vicente
10:20 Elkartoki · colectivo Tipi
10:40 Manual de instrucciones · Mario Ortiz Paniego
11:00 Sin recetas · micro ekintza · Cocina de guerrilla
11:40 Historia, escuela y conocimiento aborigen · Elvira Palazuelos
12.00 Proyecto vaca · Betisa San Millán
12:20 Maleducados · Iosu Zapata
12:40 Textos presentes · micro ekintza · Camila Téllez
13:00 Sistemas de representación visual y relato (contra)hegemónico · Ignacio García Sánchez
13:20 Las palabras que nos construyen · Horman Poster
13:40 #Extraescolar · Eduardo Hurtado
14:00 Banco del tiempo · micro ekintza · Gustavo Romano (programa educacciones)
Zas kultur – Correría kalea, 84 Vitoria-Gasteiz
15:00 Bazkari popularra
17:00 Aurkezpenak eta foroa · Moderatzailea: Josean Morlesin
19:30 Reziklantes. Compañía Turukutupa · Aukezpena
20:00 Registro escolar · micro ekintza · Nerea Lekuona
20:15 Imágenes maleducadas ·Inaugurazioa
20:30 Reziklantes · Amaierako kontzertua