“Irekitze zinema” zeruko paisaiaren ikus-entzunezko aukerei buruzko ikerketa da, erromatarren behaketa-praktikan inspiratzen da. Horien eta zeruaren behaketarekin eta zinemarekin zerikusia duten kultura garaikideko, historiako eta etimologiako elementu ezberdinen artean dauden loturak bilatzea dut helburu. Bilaketa hori bi produkzio bideen bitartez gauzatzen dut. Alde batetik, saiakera esperimental-filmiko moduko film bat, eta, bestetik, erakusketa formatuan aurkezteko pentsatutako proiekzio zenitaleko ingurune bat.