Isla Rebistaren lehen alea #LOVE izenburupean argitaratu zen 2025eko urtarrilean, aldizkariaren ibilbideari hasiera emanez, eta bigarren alea #danagaz 2026ko urtarrilean argitaratuko da. Islaren helburu nagusietako bat gaurkotasunetik arteari buruz pentsatzea eta egitea da, eta sortutako hori eskuragarri egotea. Beraz, Isla, beste ezer baino gehiago, artea egiteko eta arteaz aritzeko leku bat izan dadin nahi dugu. Aldizkari bat egiteko hautua ez da ausazkoa, horregatik aukeratu dugu rebista formatu fisikoa, espero gabeko pertsona eta lekuetara heldu ahal izateko.