iturfest 2017

Urriaren 13tik urriaren 20ra.

Iturribide, Prim eta Fika kaleak, Bilbo.

Kultura garaikidearen jaialdia, astebetekoa, Bilboko Iturralde auzoaren testuinguruan egiten dena. Auzoko jaialdia da Iturfest, auzoarekin, auzoarentzat eta auzoagatik egiten dena, auzotarrentzat zein auzoan ibiltzen direnentzat.

Arte eta kultura garaikidea egunerokotasunera ekartzea, jendea eta sortzaileak elkarrengana hurbiltzea, egunerokotasuneko errealitatea bestelako begirada batetik ikusteko eragin handiko keinu txikiak proposatzea, egunerokotasuneko espazioak eta denborak artetik eta artearekin eraldatzea eta partekatzea.

Publikoa ez da bakarrik ikuskizun edo ekitaldietara joaten dena, publikoa leku horietan dabilen erabiltzailea ere bada, bere ohiko espazioak beste ikuspuntu batetik jasotzen dituena, zirrikitu bat sortuz; eta horren bitartez beste aukera batzuk, beste harreman-dinamika batzuk eta, beraz, eztabaidarako espazio bat sortzen dira.

Auzoko espaziorako eta denborarako berariazko proiektuak egitera gonbidatzen dira artistak eta, halaber, beste jarduera batzuk ere egiten dira auzotarrekin, tailer erakoak. Iturfest zonako memoria jasotzen ari da, auzotarrekin topaketak eginda, eta edizio honetan argitalpen bat editatuko dugu, bildutako informazioarekin.

Parteartzaileak

Edizio honetan parte hartuko duten artistak:

Helena Goñi, Jose Jurado, Gorka Olmo, Adelita Husni-Bey, Beñat Krolem, Ana Capilla, Saioa Olmo, Sahatsa Jauregi.