iturribide etxea

Datozen hilabeteetan gure helburua egoitza egonkor bat edukitzea da: leku bat non garatu erakusketen programazio iraunkor bat; artista, idazle eta pentsalarientzako egonaldiak; eta auzokideek parte hartzeko ekimenak. Azken batean, topaleku hori Urdaibain kokatuko da, helburu argi honekin: sorkuntzarako, pentsamenduaren produkziorako eta praktika artistikoen hedapenerako espazioak deszentralizatzea eta hiri-eremu tradizionaletatik kanpo hurbildu eta kokatzea.

Arte garaikiderako espazioak dibertsifikatzen, beste testuinguru batzuetan ezartzen eta publiko berriek parte har dezaten laguntzea da gure asmoa.

Iturribide Etxea izena izango du espazioak. Bertako solairu bat erakusketak egiteko izango da, bai testuinguruko artistenak bai Euskadira ahots berriak hurbiltzea proposatuz. Horretarako, estrategia batzuk garatuko dira: testuinguruan jartzeko testuak, bitartekotza eta hurbilketa kritikoa. Hala, espazio bihurtzea lortu nahi dugun horren prototipoa planifikatu dugu: arkitektura abegitsu/eroso bat, lurraldean bertan eta beste testuinguru batzuetan sortutako proposamenak jaso eta aberastuko dituena.

Programazio iraunkorraren hastapen honetan Gema Intxausti artista gernikarra eta Henrik Olesen artista danimarkarra izango dira. Bi erakusketak egoitzaren espazioan bertan ekoiztuko dira, eta produkzio aldian artistak hartuko ditu bertan.