Helburuak:
– Ikus-entzunezko lan jakinak antzematea: mugakoak, muturrekoak, subertsiboak, suntsitzaileak eta/edo ezinezkoa lortu nahi dutenak.
– Baldintza: 40 minutuko gutxieneko iraupena gainditzen duten (edo horretara hurbiltzen diren) ikus-entzunezko lanak bakarrik onartuko dira.
– Totem lanez osatutako programazioa osatzea, hau da, ikus-entzunezko lan bakoitzak bere proiekzio-denbora isolatua izango du. Iraupen laburreko lanen maremagnuma eskaintzen duten saioak saihestu nahi dira.
