Izenak izana egin, interpretazioari buruzko artelan bat da. Linguistika zientziatik urrunduz, izenak eraikitzearen garrantzia aintzat hartzen du eta bere aspektu poetiko bisuala goraipatzen du. Izen bat jartzerakoan izana ere aldatu daitekeela goraipatuz, izaeren aldakortasuna potentzial bezala hartuz.
Kontu pertsonala politikotzat hartuz (pentsamendu feministatik datorren printzipio hau erabiliz) bi izen hartzen ditu abiapuntu, artistarena, bera eta bere semearena. Tenoch, Nahuatl mexikoko, hizkuntzatik datorren izena da, eta topónimo bat izanik, larraitzekin baditu zerikusi batzuk, paisai txikiekin, edo txoko natural fisikoekin erlazionaturik.
Ipuinean izen horien iturri poetikoari buruz irakurri daiteke eta erakusketa arkeologikoetaz, aurkikuntza-aztarnen katalogazioez espekulatzen delarik. Ipuinatik at, pinturak, eskulturak eta marrazkiak daude.