Kampai

Tripak

Kampai espazioa arte eszenikoen eta performatiboen inguruko sorkuntza, entsegu eta proposamenen erakusketari eskainitako lekua da, arte garaikidearen eta praktika esperimentalaren testuinguruan. Tripak konpainiako kideek kudeatzen dute: Andrea Berbois, Maite Mugerza, Natalia Suárez eta Marina Suárez, Patxi Suinagarekin batera eta noizean behin kanpoko laguntzaile ezberdinekin. Bilboko Rekalde auzoan kokatutako lokala, 2022tik aktibo dagoena, elkarbizitzarako eta sorkuntzarako espazio bat eraikitzeko nahitik jaio zen, baita ohikoak ez diren lekuetatik programatzeko asmoarekin ere.