Proposamenaren helburua ikus-entzunezko lan esperimentala egitea da, tradizionalki emakumeek etxean eta espazio publikoan bete duten lekuari buruz gogoeta egiteko. Problematika horren inguruko gogoeta proposatu nahi izan dut. Horretarako, Franz Schuberten ekitaldi bateko opera berrikusi eta eguneratu dut, Ignaz Franz Castelliren libretotik eta Aristofanes dramaturgo klasikoaren bi lanetatik (“Lisistrata” eta “Emakumeen batzarra”) abiatuta. Emakumeek urte gehiegi daramate rol eta estereotipo jakin batzuk betetzen, eta dagoeneko nekatuta daude. Espazio hori berrinterpretatu nahi dute. Ez dute lerrokatuak sentitzen jarraitu nahi, ez dute etxe-espazioko rolak betetzera behartuta egon nahi. Baina ez dute beren burua ez arrotz ez disidente sentitu nahi. Gizonek duten ikusgarritasun bera izan nahi dute, eta horretarako imajinario berriak sortzen lagunduko dieten berdintasunezko espazio publikoak bilatzen dituzte.
Lanaren aurkezpena 2016ko martxoaren 18an 20:00etan, BilbaoArten, Urazurrutia kalea, 32. 48003 Bilbao
Estibaliz Sadaba Murguiak Konjuratuak… konfort-gunetik kanpo azken ikus-entzunezko lana (7´52”, 2015) aurkezten du. Lan horretan, egileak gogoeta egiten du Aristofanesen bi obratatik abiatuta (Lisistrata eta Emakumeen batzarra). Hain zuzen, obra horietako protagonistak zeregin publiko aktiboa izateko aurrerapauso bat ematea kolektiboki erabakitzen duten emakumeak dira.