ondoko

Gure artean elkarbanatzeko gogoa dugu eta bideko lanean gertatzen diren arazo, baldintza, erabakiak partekatzekoa.

 

Norbanakoaren, bai taldearen eta izango denaren aktibazio bat gertatzea da gure nahia. Egitean eta egotean intentsifikazio puntu bat pizteko. Horretarako zazpi egunez, espazio batean elkartzeko asmoa dugu. Elkarbizitza hau beharrezkoa ikusten dugu, desio eta behar dugun komunikazio jarraipen hori gertatzeko. Uneoro elkarrekin egoteak, edozein momentutan aukerak zabaltzen dizkigulako. Balmasedako, La Garbea aterpetxean batuko gara, abuztuaren 15etik 22ra. Espazio eta denbora horretan guk-gugandik-guretzako asmatuko dugu izango den hori.

Akane Saraiva Rando, Alba Cuesta Santos, Alba Rúa González , Amaia Ibarbia Churruca, Ainhoa Del Barco, Camilo Tonon, Elena Aguado, Estefana Román Matesanz, Ibon Landa, Irati Petuya Ingunza, John Mark Hill III, Jone Erzilla Etxegibel, Lucia Jayo, Maria Cascon Urizar, Mikel Sarmiento Hernández, Miren Candina, Nagore Chivite, Oihane Mitxeo, Victor Ortuño eta Zihara Merino Jaio dira. Azken urteetan Arte Ederren fakultatetik irten berri diren hogei pertsonako talde bat.