Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguez artisten proposamena da Lalavandera: gure lanak zigilu komun baten pean argitaratzeko proiektua, formaren politika berri baterako giltzatzat intimotasuna aldarrikatzen eta eremu poetikoa handitu nahi duena.
Gure lanetatik hasita, Lalavandera beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean, malgutasunez, moduei dagokienez, eta desberdintasunen bizikidetza sustatuz.
Lalavandera sortzen ari den zigilu bat da, eta, aldi berean, ontzia eta misil-jaurtigailua izatea du xede. Berez ere hurbilekoak diren zenbait lan (idazkuntza, marrazkia, musika, filmak) are hurbilagokoak egiteko modu bat da.
Udazken honetarako (2012), paperean izango ditugu Para Mikel eta A mi hermana, Elena Aitzkoarenak biak, eta Raúl Domínguezen Libro de verano, istorio batek zeharkatzen duen marrazki-bilduma hautatua.