manillar

Proposamen izan nahi ez duen proposamen bat.

Erresistentzia, berriz posizionatzeko premia gisara.

Egungo proiektu-kontzeptuak ez du adierazten artelanaren konplexutasuna. Ez du adierazten, bederen, alde aurretik sortutako, adostutako eta  onartutako irudi bat abiapuntu hartuta zenbait artistak zentzuzko zerbait sortzeko daukaten ezintasuna.

Garrantzitsua da produkzio-sisteman parte hartzea, baita artean, haren berezitasunaren bitartez, zentzua ekoizten jarraitzea ere.

Berezitasun horrek ez du loturarik ezinbesteko emaitza-premiarekin.

Zenbait alorretan (eskultura, bideoa, instalazioak, pintura, musika, performancea) egin dut lan azkeneko sei urteotan.

Niretzat, bi ideia hauei uztarturik dago dibertsifikazioa: gauza bakarra dagoela esateko eta hura nola esan dela garrantzizkoena, hori dio lehenbizikoak; bigarrenak, berriz, izaki estetiko (objektu eta subjektu arteko nahasketa) bihurtzean datza.

Ekinaren ekinez egin dut beti aurrera, arteari dagokionez. Bakarrik edo elkarlanean, nahiago izan dut/dugu, beti, fenomenoekin hitz egin esanahiekin baino.

Gauzen adierazpenari bidea libre uzten diogu, haien feedback-abaitugu helduleku (ia) bakarra.

Agian, galarazi geniezaieke adierazpena, baina beti lortzen dute aurrera egitea. Ate hori zabalik uztea politikoki jardutea da, artearen alorrean.

Testuinguruari sakon lotuta dago kolektibitatera zabaldutako forma hau.

Duela hiru hilabete hasi nintzen ekoizten eremuak programan, nire artista-izaera desegituratu zuen bolada nahasi baten ostean. Harrezkero, Madrilen eta Bilbon jarduten naiz lanean: Madrilen bizi naiz, eta Bilbon dut estudioa.

Zaila izaten da lehengo bideari berrekitea; horregatik, musika eta pintura hartu ditut bidelagun, arinak dira eta biak ere.

Sprayarekin eta zintaztatze-teknika arraro batekin pintatzen dut, eta collagearen, grabatuaren eta aerosol-pinturaren artean daude sortzen ditudan irudiak.

Bakarka ez ezik, taldean ere egiten dut musika. Performanceetarako partitura gisara egiten dugu musika: AM, Itziar Markiegirekin (aka JANA JAN), eta GRUPO, Natalia Vegas eta Alba Burgosekin (aka ELBIS REVER). Bilbo dute kokaleku bi proiektu horiek.

Azken asteotan, berriz, bideoa eta eskultura lantzeari ekin diot. Geroz eta gehiago erabiltzen ditut teknika horiek, nire lanaren osagarri.

Orain, inoiz baino argiago ikusten dut bideoak grabatzea eskultura egitea bezalakoa dela. Zenbait bideo ari naiz egiten.

Honekin batera doakizue haietako baten irudia, hiru kapituluko stop-motion batena.

Lehenbizikoari dagozkio stillak.