Bazkide Komanditario Berriak Euskadin plataformak laster, Eremuak-en laguntzarekin, Euskadin egindako aurreneko proiektua argitaratuko du: Manual de uso. Andrea Acosta artistak, Komanditarioen taldearen lankidetzarekin eta Haizea Barcenillaren bitartekaritzarekin, Zorrozaurreren eta Deustuibarraren beste ikuspegi bat erakusten digu bere lanean. Zonaldeko industria-ondaretik abiatuta, horiek osatzen dituzten giza nahiz paisaia-elementuei balioa ematen die.
Bazkide Komanditario Berriak Euskadin, Artehazia – Innovación Cultural, Artes y Sociedad Elkarteak sustaturiko plataforma da, eta Fondation de France-ren laguntza du.
AURKEZPENA
Andrea Acosta-ren argitalpena, Manual de Uso, Nuevos comandatarios-en programaren lehen emaitza da Euskal Herrian. Rekalde Aretoan (Bilbon) aurkeztuko da Irailaren 4an, 19:00etan. Bilboko iragan industrialeko oinatzak mantentzen dituen azken zonaren (Zorrozaurre-Deustuko Erriberaren) interpretazio gakoak eskaintzen ditu liburuak.