Me vuelvo a arrepentir

Elba «Me vuelvo a arrepentir» (Berriz ere damu dut) esaldia idazten ari da bururatzen zaion lekuan eta gogoz dagoenean. Oraindik ez dio bere buruari galdetu zerekiko duen damu hori. Esaldi honetara itzultzeak disko urratuaren eta jolas moralaren efektua eragiten dio: zenbat eta gehiago errepikatu, orduan eta ausazkoagoa dirudi, eta une horretan hain zuzen sartzen da absurdoaren lengoaian. Hemen garrantzitsuena norbera zertaz damutzen den da, damuak pilatuz joatea; kandela bat edo intsentsu bat piztea zerbait egin, esan edo idatzi izanak molestatzen zaituen bakoitzean. Izan ere, atzera begira eta bizi izan ondoren bakarrik damutzen da bat.